top of page

Abestiak

Jolastu naiz kalean

gose naiz bat-batean

korrika etxera noa ni.

 

Bazkaltzeko moduan

sardeska bat eskuan

zapia lepotik zintzilik.

 

Motzak eta luzeak

lodiak edo meheak

den-denak beren zuloekin.

Egosita prestatu

azkarrago buaktu

gehiago jango nuke oraindik.

 

Makorroiak! Makarroiak!

Makarraioak! Makarroiak!

hodi gozoak tomatearekin.

Makarroiak! Makarroiak!

Makarroiak! Makarroiak!

asko gustatzen zaizkit niri.

MATERIALA: Abestiak eta erreproduzitzeko aparailuren bat (ordenagailua...)

TALDEKATZEA: Talde guztia.

TOKIA: Gela.

 

Piramidean ikusi genuen bezala, makarroiak janari garrantzitsua dira gure bizitzan, eta gainera, haurrek gustukoak dituztenez, azken bazkarian makarroiak egitea erabaki dugu denok batera.

 

Normalean, bazkalordua ez da oso alaia izaten eta horregatik, abestien bidez momentu hori haurrentzat eramangarriagoa izatea lortu nahi izan dugu.

 

Horretarako, eta haurrek disfrutatu dezaten abesti berri bat ikasi dug; Takolo, Pirritx eta Porrotxen "Makarroiak" abestia.

 

Horrez gain, gaiari lotutako beste abesti baatzuk jarri dizkizuegu eskura etxean kantatu eta dantzatu dezazuen.

bottom of page