top of page

MATERIALA: Piramideaen puzzleak.

TALDEKATZEA: 4-5 ikasle.

TOKIA: Gela.

 

2. saioan, puzzle bat osatu dugu talde txikitan. Honen helburua jakien garrantzia ikastea izan da, jaki batzuk beste batzuk baino komenigarriagoak direla konturatuz. Puzzlea osatu ondoren, denon artean komentatu dugu. Hau da, jakien piramidea landu dugu.

 

Horretarako, ikasleak 4-5 pertsonako taldeetan banatuko dira eta irakasleok talde bakoitzari puzzle bana eman diegu. Denbora bat eman diegu puzzlea egiteko eta pixka bat lgundu behar izan diegu puzzleek pieza asko zituztelako. Elkarri ere lagundu diete.

 

Behin puzzlea osatuta, piramidea ondo ulertzeko, korroan eseri eta komentatu egin dugu (jaki batzuk zergatik dauden piramidearen goian eta beste batzuk behean, zergatik jaki batzuk jan behar ditugun askotan eta beste batzuk gutxitan...) ikasleen iritzia entzunez eta azalpenak emanez.

ARGAZKILARIAK:

Urtzi, Aiur eta Garazi.

Puzzlea osatzera!

bottom of page