top of page

MATERIALA: Hitzaldirako beharrezkoa.

TALDEKATZEA: Talde guztia.

TOKIA: Gela.

 

Azken bazkarirako bigarren platera prestazeko, ikaskide baten aita etorriko da laguntzera, Markelen aita, hain zuzen ere. Markelen aitak gaixotasun bat duenez, jaten duen haragi kantitatea kontrolatu beharra dauka. Honen ondorioz, Zerain herrian harategi bat ireki zuen eta noizean behin, hitzaldi batzuk ematen ditu inguruko jendeak kontua izan dezan jaten duenarekin. Hitzaldi hauek ematen zituela konturatu ginenean, berarekin kontaktatu genuen eta klasera etorriko zela esan zigun.

 

Saio honetan klasera etorri da eta berak egiten duena azaldu du. Ondoren, gure azken bazkarirako petxua batzuk oparitu dizkigu.

 

Espero genuen bezala, haurren erreakzioa oso ona izan da, harrituta gelditu dira ia denentzat gauza berria izan delako entzundakoa. Amaieran, ikasleek zenbait galdera egin dituzte.

 

ARGAZKILARIAK:

Markel, Garazi eta Alaitz.

Haragi asko ala gutxi?

bottom of page