top of page

Duela pare bat aste, ikastaro bat egitera joan ginen Donostiara. Bertan, ikt-n inguruan informazio ugari jaso genuen eta ondorengo power point-ean laburbildu dugu dena:


DIIGO

Gizarte-markatzaile bat da: Interneteko markagailuak, oharrak, irudi, dokumentu artxibategia eta nabarmendutako testuen hautaketa eskeintzen ditu. Taldeak osatzeko aukera ematen du ere, pribatu naiz publikoak. Interesgarriak iruditzen zaizkizun web orriak online gorde ditzazkezu.

https://www.diigo.com/

 

Interesguneak

PINTEREST

Web orri hau ordenagailuan eskuragarri dago, baita mobilean ere aplikazio gisa. Ideia ezberdinak hartzeko baliagarria da. Erabilera oso erraza du: gai bat aukeratzean, azpigaiak azaldu eta aukeratu eta post berriak agertuko zaizkizu.

 

https://www.pinterest.com/

 

PANTAILEN ERAGINA HAURRENGAN

Jarraian oso interesgarria iruditu zaigun artikulu baten laburpena aurkituko duzue: E-MOZIOAK: EMOZIORIK GABE EZ DA HEZKUNTZARIK

 

Gaur egun hainbeste erabiltzen den Internet deituriko sarean, bakoitzak bere emozioak idazten edo partekatzen ditu argazki, bideo… bidez. Batzuetan, kontzienteki egiten dugun zerbait da eta beste batzuetan, gustuko dugulako partekatzen dugu jakin gabe zer nolako emozioak eragiten dizkigun edo dizkion ikusten dunari. Baina ez da bakarrik pertsona batek edo besteak partekatzen duena, baita sarean aurkitu ditzakegun iragarkiek eragiten dituzten emozioak ere izan behar ditugu kontuan. Ezin gara ahaztu Youtube plataformaz, bertan edozein emozio sortarazten duten bideoak baitaude. Esate baterako, umorezko bideoak maiz ikusten dira, ondo sentiarazten gaituztelako.

Sarean hainbat jolas aurki ditzakegu:

1. Lehiakorrak: Norberaren mugak gainditzeko balio dutenak, baita autoestimua eta potentziala areagotzeko eta porrota ondo onartzeko balio dute.

2. Simulaziokoak: Mundu errealetik urruntzen gaituzte, fikziozko mundu batean sartuz.

3. Zorizkoak: Zorian oinarritutako jokoak dira hauek.

4. Bertigozkoak: Egoera arriskutsuak izatean datza.

Laburbilduz, gure esku dago sarearen erabilera. Beraz, kontuan hartu behar ditugu honek dakartzan arrisku eta ondorioak.

Zuen haurren ordenagailuak erabiltzen dutenerako, ondoren agerten diren pautak gomendatzen dizkizuegu!

Más allá de la escuela 2.0

 

Jarraian, IKTen inguruan informazio gehiago!

Testu guztia nahi izanez gero, idatziguzue!

bottom of page